Aller au contenu principal

Traffic (filma)


Traffic (filma)


Traffic (euskaraz: «Trafikoa») 2000ko Steven Soderbergh estatubatuar zinema zuzendariaren film dramatikoa da. Film honetan honako aktore hauek antzeztu zuten: Michael Douglas, Don Cheadle, Benicio Del Toro, Dennis Quaid eta Catherine Zeta-Jones. Stephen Gaghan gidoigilea Simon Moore-en Traffik britainiar telesailean oinarritu zen film honen gidoia idazteko unean.

Lau Oscar Sari irabazi zituen: Zuzendari onenaren Oscar Saria (Steven Soderbergh), Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Benicio Del Toro), Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Stephen Gaghan), Muntatze onenaren Oscar Saria (Stephen Mirrione). Bi Urrezko Globo Sari ere irabazi zituen: Gizonezko aktore onenarena (Benicio Del Toro) eta Gidoi onena (Stephen Gaghan). Berlingo Zinemaldian Gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Hartza (Benicio Del Toro) irabazi zuen.

Sinopsia

Filma hau droga trafikoarekin lotutako hainbat istorioen amarauna da:

Javier Rodriguez, drogaren aurkako borrokan dabilen jeneral batekin harremanetan jartzen den Tijuanako mexikar polizia bat da. Helena Ayala, ustez droga trafikoarekin lotura izateagatik atxilotutako aberats baten emaztea da. Montel Gordon, droga trafikoaz arduratzen den erakundearen aurka borrokan dabilen estatubatuar agentea da. Robert Wakefield, EEBBko agintariek droga trafikoaren aurkako borroka kudeatzeko agindu dioten arduraduna da, bere alaba drogaren munduan sartuko delarik.

Istorio ezberdin guzti hauek eta beste hainbat pertsonaien bitartez EEBB eta Mexikoren droga trafikoaren aurkako borroka aztertzen da: ezaugarri geopolitikoak, militarrak, ekonomikoak, legezkoak, gizartekoak, familiakoak eta perstonalak barne.

Aktoreak

Kanpo estekak



Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Traffic (filma) by Wikipedia (Historical)