Aller au contenu principal

Bilboko konpartsak


Bilboko konpartsak


Bilboko konpartsak Aste Nagusiaren osagarri herrikoi garrantzitsuena dira, bai eta hiriko festetako sortzaile historikoak eta urteroko antolatzaile ofizialak ere, Udalarekin batera. Txosnak dituzte agertoki nagusia.

Sorrera eta bilakaera

1978an sortu zen Bilboko jai-eredua non jatorri herrikoi duten konpartsek Aste Nagusia sortzeko eta antolatzeko rol garrantzitsua izan zuten. Denbora asko igaro da 1978tik, baina jai-eredu hori indarren jarraitzen du.

Bilboko Konpartsen Federazioak ilusio hartako sugarra pizturik mantentzen du: gogotik egiten dute lan konpartsek urte osoan eta hainbat jaitan parte hartzen dute (Aste Nagusia, San Tomas, inauteriak eta auzoetako jaiak). Konpartsen helburua herritarrek herritarrentzat egindako jaiak antolatzea da.

2023an konpartsak 28 ziren, 2002an sortutako Bilboko Konpartsen Federakundeak koordinaturik. Beteranoenen artean Txomin Barullo, Bizizaleak, Hontzak, Moskotarrak, Pinpilinpauxa, Satorrak eta Uribarri ditugu, 1978an jaiekin eurekin batera sortutakoak. Berrienak, aldiz, Altxa Porrue, Txinbotarrak, Zaratas, Kranba, Piztiak, Trikimailu eta Txinparta dira.

2005ean Gogorregi Konpartsa koordinakundetik at gelditu zen. Bestalde, Federiko Ezkerra konpartsa, 1978an Euskadiko Ezkerrako kideek sortua, 90ko hamarkadako erdialdean desagertu zen baina 2012tik aurrera PSE-EEko kideek izen bereko txosna jarri zuten Plaza Biribilean. Urte batzuk beranduago, Erripa kaian ipini zuten txosna.

Gaur egungoak

Desagertuak

Irudiak

Erreferentziak

Collection James Bond 007

Ikus, gainera

  • Kantari (app)
  • Goitibehera
  • Zabalbide (Bilbo)

Kanpo estekak

  • Bilboko konpartsen webgune ofiziala
  • Gogorregiren bloga

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Bilboko konpartsak by Wikipedia (Historical)