Aller au contenu principal

The Monuments Men


The Monuments Men


The Monuments Men (euskaraz Monumentu Gizonak), 2015eko George Clooney estatubatuarrak zuzendu, ekoitzi eta antzeztutako gerra-film bat da. Robert M. Edsel idazlearen 2009ko izenburu berdineko liburuan oinarritua dago. Clooneyz gain, Matt Damon, Bill Murray, John Goodman, Jean Dujardin, Bob Balaban, Hugh Bonneville eta Cate Blanchett aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Bigarren Mundu Gerraren amaieraldera (1939-1945), aurrez hautatutako estatubatuar eta britainiar historialari, museo zuzendari eta arte aditu talde batek misio garrantzitsu eta arriskutsu baten ardura jasoko du, naziek gerran zehar lapurtutako artelanak berreskuratzea, beren jabeei itzultzeko. Ezinezko misioa zen: artelanak oso ongi zainduak baizeuden eta Alemaniar Armadak Hirugarren Reicha erori orduko haiek suntsitzeko agindua baizuen. Baina aipatutako taldeak erlojuaren aurkako lasterketa batean beren bizitzak arriskuan ipiniz gizateriaren milaka urtetako kulturaren suntsiketa ekiditen saiatuko da.

Aktoreak

  • George Clooney: Frank Stokes tenientea, George L. Stouten oinarritua
    • Nick Clooney: Stokes adindua
  • Matt Damon: James Granger sarjentua, James Rorimeren oinarritua
  • Bill Murray: Richard Campbell sarjentua, Ralph Warner Hammett eta Robert K. Poseyn oinarritua
  • John Goodman: Walter Garfield sarjentua, Walker Hancocken oinarritua
  • Jean Dujardin: Jean-Claude Clermont 2. tenientea
  • Bob Balaban: Preston Savitz kaporala, Lincoln Kirsteinen oinarritua
  • Hugh Bonneville:. Donald Jeffries, Ronald E. Balfourren oinarritua
  • Cate Blanchett: Claire Simone, Rose Vallanden oinarritua
  • Serge Hazanavicius: René Armand, Jacques Jaujarden oinarritua
  • Sam Hazeldine: Langton kolonela
  • Dimitri Leonidas: Sam Epstein kaporala, Harry L. Ettlingerren oinarritua
  • Grant Heslov: Armadako zirujaua
  • Miles Jupp: Fielding maiorra
  • Justus von Dohnányi: Viktor Stahl
  • Zahari Baharov: Elya komandantea

Kanpo loturak

  • IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: The Monuments Men by Wikipedia (Historical)



INVESTIGATION