Aller au contenu principal

Ekainaren 2


Ekainaren 2


Ekainaren 2a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta berrogeita hamahirugarren eguna da, 154garrena bisurteetan. 212 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Gertaerak

Euskal Herria

  • 1893 – Jose López Zabalegi sarjentua buru zuen foruzale talde bat matxinatu zen Obanos eta Garesen, Nafarroa Garaian. Matxinada foruak murrizten zituen dekretu batek eragin zuen eta laster Hego Euskal Herriko hainbat tokitara zabaldu ziren istiluak.
  • 1913 – Nafarroa, Lapurdi eta Nafarroa Beherean egondako uholdeek bost hildako eragin zituzten.
  • 1974 – ETAk Manuel Perez Vazquez goardia zibila erail zuen Ataunen.
  • 1988 – Oreretako Matxarda talde feministak eraikin bat okupatu zuen.
  • 2009 – Eusko Alkartasunako kritikoek alderdia utzi eta Alkarbide sortu zuten.

Mundua

  • 1863 – Harriet Tubman emakumea buru zutela, 150 soldadu beltzek 750 esklabo askatu zituzten AEBetako Hego Carolinan. Lur-jabe esklabistei kalte ekonomiko handiak eragin zizkieten.
  • 1906 – Torrejón de Ardozen, Madrilen, hilda agertu zen Mateu Morral. Maiatzaren 31an errege-erreginaren aurkako atentatu burutua zuen, 20 pertsona hiltzen.
  • 1953 – Londres hiriko Westminster abadian Elisabet II.a Erresuma Batukoa erregin koroatu zuten.
  • 2010 – Gizon batek 12 pertsona hil zituen tiroz Erresuma Batuko Cumbriako konderrian.
  • 2014 – Joan Karlos I.a Espainiakoak abdikatu egin zuen.
  • 2021 – X-Press Pearl karga-ontzia Sri Lankako kostaldearen aurrean hondoratu zen, produktu kimikoak eta mikroplastikoak isuri zituen, herrialdearen historiako ingurumen-hondamendirik larriena eraginez.

Arte eta kultura

Euskal Herria

Mundua

  • 1965 – What's New, Pussycat? ("Zer berri, Katemetxo?") filma estreinatu zen, Clive Donnerek zuzendu eta Peter Sellers, Peter O'Toole, Romy Schneider, Capucine, Paula Prentiss, Woody Allen eta Ursula Andress aktoreek antzeztu zuten.
  • 1982 – The Thing ("Gauza") filma estreinatu zen, John Carpenterek zuzendu eta Kurt Russell, Wilford Brimley, Keith David, T.K. Carter eta Donald Moffat aktoreek antzeztu zuten.
  • 1995 – The Bridges of Madison County ("Madison konderriko zubiak") filma estreinatu zen, Clint Eastwoodrk zuzendu eta berak eta Meryl Streep aktoreek antzeztu zuten.

Zientzia eta teknologia

Euskal Herria

Mundua

Kirolak

Euskal Herria

  • 2009 – Epsilon Euskadik 2010eko Bat Formulako txapelketan izateko eskaera aurkeztu zuen.

Mundua

Jaiotzak

Euskal Herria

  • 1796 – Jean-Baptiste-Pierre Lafitte, lapurtar antzerkigile, eleberrigile, eta kazetaria (h. 1879).
  • 1869 – Segundo Ispizua, bizkaitar historialaria (h. 1924).
  • 1880 – Marcelino Ulibarri, nafar politikari karlista (h. 1951).
  • 1881 – Marcelino Ugalde, euskal irakaslea (h. 1949).
  • 1886 – Louis Lafitte, euskal arraunlaria.
  • 1891 – Paulino Gómez, euskal okina eta politikari sozialista (h. 1963).
  • 1894 – Jesus Doxandabaratz, nafar politikari abertzale eta jeltzalea (h. 1969).
  • 1902 –
    • Eugenio Asensio, nafar hizkuntzalari eta literatura-kritikaria (h. 1996).
    • Marcelino Usatorre, bizkaitar miliziano komunista (h. 1966).
  • 1904 – Carmen Larrabeiti, bizkaitar aktorea (h. 1968).
  • 1930 – Joakim Fraile, nafar margolaria (h. 1998).
  • 1932 – Pello Apezetxea Zubiri, euskal apaiza, etnografoa, etnologoa, kultura ekintzailea, idazlea eta ohorezko euskaltzaina (h. 2022).
  • 1938 – Carlos Garaikoetxea Urriza, Eusko Jaurlaritzako 3. lehendakaria.
  • 1943 – Pello Zabala, gipuzkoar fraide frantziskotarra, euskal idazlea, irratiko aurkezlea, musikazalea eta meteorologoa (h. 2022).
  • 1944 – Bittor Egurrola, bizkaitar abeslaria.
  • 1954 –
    • Jesus Egiguren, gipuzkoar politikaria, PSE-EEko lehendakaria.
    • Iñaki Maiora, gipuzkoar txirrindulari ohia.
  • 1958 – Aitor Amezaga, bizkaitar musikari eta musikagilea.
  • 1959 – Luzia Urigoitia, Lutxi, bizkaitar ETAkidea (h. 1987).
  • 1963 – Ane Gabarain, euskal aktorea.
  • 1965 – Markel Olano, gipuzkoar politikaria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusi ohia.
  • 1966 –
    • Xabier Isasa, gipuzkoar txirrindulari ohia, pistan aditua.
    • Iñaki Murua Gorostidi, gipuzkoar txirrindulari ohia.
  • 1967 – Jon Josu Legarreta, bizkaitar astrofisikaria.
  • 1971 –
    • Jon Aiastui, gipuzkoar idazlea.
    • Emmanuelle Joly, lapurtar surflaria, emakumezkoen surfaren aitzindarietakoa Euskal Herrian eta Frantzian, Parisen.
  • 1972 – Amaia Piedra, bizkaitar atleta ohia, distantzia luzeetan aditua.
  • 1975 – Bertol Arrieta, euskal idazle, zinemagile, gidoigile eta informatikaria.
  • 1979 – Anaiz Funosas, lapurtar politikaria.
  • 1981 – Eneko Zarrabeitia, bizkaitar aktibista.
  • 1987 –
    • Leire Agirrezabalaga, gipuzkoar mendi lasterketaria.
    • Iñigo Del Valle, gipuzkoar saskibaloi jokalaria.
  • 2000 –
    • Unai Esparza, nafar txirrindularia.
    • Jon Trincado, bizkaitar futbolaria.

Mundua

  • 1423 – Fernando I.a Napolikoa, Napoliko erregea (h. 1494).
  • 1535 – Leon XI.a, Aita Santua (h. 1605).
  • 1565 – Francisco Ribalta, kataluniar pintorea (h. 1628).
  • 1621 – Isaac van Ostade, herbeheretar margolaria (h. 1649).
  • 1719 – Michel-Jean Sedaine, frantziar dramagilea (h. 1797).
  • 1731 – Martha Dandridge Custis Washington, Ameriketako Estatu Batuetako aurreneko Lehen Dama (h. 1802).
  • 1737 – Suzanne Curchod, frantziar-suitzar literatura areto arduraduna eta idazlea (h. 1794).
  • 1740 – Sadeko markesa, frantziar aristokrata, iraultzaile eta idazlea (h. 1814).
  • 1743 – Cagliostro, italiar okultista, alkimista eta abenturazalea (h. 1795).
  • 1772 – Luis Rebolledo de Palafox, espainiar noble eta militarra, Nafarroako erregeordea (h. 1843).
  • 1813 – Daniel Pollen, Zeelanda Berriko lehen ministroa (h. 1896).
  • 1816 – C. A. Rosetti, errumaniar idazlea (h. 1885).
  • 1827 – Konstantin Petrovitx Pobedonostsev, errusiar politikaria (h. 1907).
  • 1833 – Segismundo Moret, espainiar politikari liberala (h. 1913).
  • 1835 – Pio X.a, Aita santua (h. 1903).
  • 1840 – Thomas Hardy, britainiar idazlea (h. 1928).
  • 1849 – Paul-Albert Besnard, frantziar margolaria (h. 1934).
  • 1857 –
    • Edward Elgar, ingeles musikagile eta orkestra-zuzendaria (h. 1934).
    • Karl Adolph Gjellerup, daniar idazlea, 1917ko Literaturako Nobel saria (h. 1919).
  • 1860 – Gustav Killian, alemaniar sendagilea (h. 1921).
  • 1861 – Helen Herron Taft, AEBetako lehen dama (h. 1943).
  • 1887 – Genaro Estrada, mexikar diplomatikoa eta idazlea (h. 1937).
  • 1889 – Martha Wentworth, estatubatuar aktorea (h. 1974).
  • 1899 – Lotte Reiniger, alemaniar zinema zuzendaria, marrazki bizidunen egilea (h. 1981).
  • 1903 – Max Aub, valentziar idazlea (h. 1972).
  • 1904 – Johnny Weissmuller, estatubatuar kirolari eta aktorea, Tarzanen pertsonaia antzezteagatik ospetsua (h. 1984).
  • 1906 – Carlo Scarpa, veneziar arkitektoa (h. 1978).
  • 1913 – Vicente Gerbasi, venezuelar olerkigile eta saiakeragilea (h. 1992).
  • 1921 – Ferenc Karinthy, hungariar eleberrigile, antzerkigile, kazetari, itzultzaile eta waterpolo jokalaria (h. 1992).
  • 1922 –
    • Juan Antonio Bardem, espainiar zinema zuzendaria (h. 2002).
    • Clair Patterson, estatubatuar geokimikaria, Lurraren adina kalkulatu zuena (h. 1995).
  • 1923 –
    • Violeta Jakova, bulgariar partisano eta militante komunista (h. 1944).
    • Lloyd Shapley, estatubatuar ekonomialaria, 2012ko Ekonomiako Nobel saria (h. 2016).
  • 1928 – Alison Smithson, britainiar arkitektoa (h. 1993).
  • 1929 - Roser Berdagué, kataluniar itzultzailea.
  • 1930 – Charles Conrad, estatubatuar astronauta eta militarra (h. 1999).
  • 1934 – Tarsy Carballas, espainiar zientzialaria.
  • 1935 – Carol Shields, kanadar idazlea (h. 2003).
  • 1936 – Volodymyr Holubnytxy, ukrainar eta sobietar atleta (h. 2021).
  • 1937 – Sally Kellerman, estatubatuar aktore eta abeslaria (h. 2022).
  • 1940 – Konstantino II.a Greziakoa, Greziako erregea (h. 2023).
  • 1941 –
    • Stacy Keach, zinema eta telebistako estatubatuar aktorea.
    • Charlie Watts, The Rolling Stones taldeko bateria-jolea (h. 2021).
  • 1945 – Francisco Hernando, Paco el Pocero, espainiar enpresaburua, urbanizazio erraldoien eraikuntzagatik ezaguna (h. 2020).
  • 1946 –
    • Lasse Hallström, suediar film zuzendaria.
    • Peter Sutcliffe, Yorkshireko ateratzailea, ingeles serieko-hiltzailea (h. 2020).
  • 1951 – Gilbert Baker, estatubatuar artista eta eskubide zibileen aldeko ekintzailea (h. 2017).
  • 1952 – Benito Floro, espainiar futbolari ohia eta entrenatzailea.
  • 1956 – Hiljmnijeta Apuk, kosovar aktibista.
  • 1957 – Roberto Visentini, italiar txirrindulari ohia.
  • 1959 – Rineke Dijkstra, herberear argazkilaria.
  • 1961 – Liam Cunningham, irlandar aktorea.
  • 1962 – Paula Newby-Fraser, zimbabwetar atleta, triatloi-probetan aditua.
  • 1963 – Pepe Viyuela, espainiar aktore, pailazo, olerkari eta umorista.
  • 1966 – Pedro Guerra, kanariar abeslaria.
  • 1976 – Yoshinobu Minowa, japoniar futbolari ohia.
  • 1978 –
    • Nikki Cox, estatubatuar aktorea.
    • Marcelo Sosa, uruguaiar futbolari ohia.
  • 1979 –
    • Morena Baccarin, brasildar jatorriko estatubatuar aktorea.
    • Natalia Rodríguez, kataluniar atleta, 1.500 metrotan aditua.
  • 1984 – Mile Ilić, serbiar saskibaloi jokalaria.
  • 1987 –
    • Lee J. Carter, estatubatuar politikari ohia.
    • Seiya Fujita, japoniar futbolaria.
  • 1988 –
    • Kun Agüero, argentinar futbolaria.
    • Awkwafina, estatubatuar aktorea eta raperoa.
    • Taïna Barioz, frantziar alpetar eskiatzailea.
    • Takashi Inui, japoniar futbolaria.
  • 1990 –
    • Gorka Esteban, errioxar pilotaria.
    • Michał Kwiatkowski, poloniar txirrindularia.
  • 1991 – Ana Iris Simón, espainiar kazetari eta idazlea.
  • 2002 – Ana Tejada, errioxar futbolaria.
  • 2003 - Nurgyul Salimova, bulgariar xake jokalaria.
Giuseppe Zanotti Luxury Sneakers

Heriotzak

Euskal Herria

  • 1806 – Pablo Pedro Astarloa, durangar apaiz eta hizkuntzalaria, Madrilen (j. 1752).
  • 1891 – Andres Azkarate, nafar apaiz eta monjea (j. 1891).
  • 1937 – Gregorio Angulo, euskal sindikalista eta politikaria (j. 1868).
  • 1942 – Joxe Mari Lopetegi, gipuzkoar bertsolaria eta politikari errepublikanoa (j. 1875).
  • 1963 – Enrique Nieto, euskal herritar margolaria (j. 1890).
  • 1981 – Nikolas Alzola, Bitaño, euskal idazle, margolari, fraide eta euskaltzain urgazlea (j. 1922).
  • 2019 – Yannick Bellon, lapurtar zinema zuzendari eta gidoigilea (j. 1924).
  • 2020 –
    • Angel Landa, bizkaitar alpinista (j. 1935).
    • Mattin Larzabal, baxenafar kazetari eta euskaltzalea, Ipar Euskal Herrian erreferentea, Gure Irratian hogeita hamar urtez aritua (j. 1950).
  • 2023 – Eukene Lacarra, nafar literatura-kritikari eta mediebalista (j. 1944).
  • 2024 – Javier Erice, nafar politikari eta medikua, Iruñeko alkatea (j. 1928).

Mundua

  • 1418 – Katalina Lancasterrekoa, Gaztelako erregina ezkontidea (j. 1373).
  • 1701 – Madeleine de Scudéry, frantziar idazlea (j. 1607).
  • 1862 – Alexei Fiodorovitx Orlov, Errusiako aitonen seme eta politikaria (j. 1787).
  • 1881 – Elise Thérèse Koekkoek-Daiwaille, herbeheretar margolari eta litografa (j. 1814).
  • 1882 – Giuseppe Garibaldi, italiar militar eta politikaria, Italiako Risorgimento edo pizkundearen ezinbesteko pertsonaia (j. 1807).
  • 1896 – Gerhard Rohlfs, alemaniar esploratzailea (j. 1831).
  • 1900 – Samory Turé, Sudango buruzagia, frantsesen kolonizazioari aurre egin ziena (j. c. 1837).
  • 1906 – Mateu Morral, kataluniar anarkista, Alfontso XIIIaren eta Viktoria Eugenia Battenbergekoaren aurkako atentatuagatik ezaguna (j. 1879).
  • 1921 – Konkordia Samoilova, errusiar militante boltxebikea (j. 1876).
  • 1925 – Mariola Sirakova, bulgariar anarkista (j. 1904).
  • 1928 –
    • Adela Zamudio, boliviar idazle nabarmena, Bolivian feminismoaren aitzindaria (j. 1854).
    • Otto Nordenskjöld, suediar geologo, geografo eta esploratzaile polarra (j. 1869).
  • 1937 – Louis Vierne, frantziar organojole eta konposatzailea (j. 1870).
  • 1939 –
    • Enrique Fernández Arbós, espainiar biolin-jotzaile, orkestra-gidari eta musikaria (j. 1863).
    • Anna Gardell-Ericson, suediar margolari eta akuarelista (j. 1853).
  • 1941 – Lou Gehrig, estatubatuar beisbol jokalaria (j. 1903).
  • 1948 – Wolfram Sievers, alemaniar funtzionarioa, konzentrazio-zelaietan presoekin esperimentuak egin zituena (j. 1905).
  • 1951 – Alain, frantziar filosofo eta saiogilea (j. 1868).
  • 1961 – George S. Kaufman, estatubatuar antzerkigilea, antzerki zuzendaria eta ekoizlea, umorista eta drama kritikaria (j. 1889).
  • 1962 – Vita Sackville-West, ingeles idazlea eta lorategi diseinatzailea (j. 1892).
  • 1970 –
    • Bruce McLaren, zeelandaberritar lasterketa-autoen diseinatzaile, pilotu, ingeniari eta asmatzailea (j. 1937).
    • Lucía Sánchez Saornil, espainiar olerkari ultraista, militante anarkista eta humanista integrala (j. 1895).
  • 1976 – Juan José Torres, Boliviako presidentea (j. 1920).
  • 1977 – Stephen Boyd, iparrirlandar aktorea (j. 1931).
  • 1978 - Santiago Bernabéu, espainiar futbolaria, entrenatzailea eta 35 urtez Real Madrileko presidentea (j. 1895).
  • 1982 – Fazal Ilahi Chaudhry, Pakistango 5. presidentea (j. 1904).
  • 1984 – Fernando Zóbel, euskal jatorriko hispano-filipinar margolari abstraktu eta enpresaburua (j. 1924).
  • 1987 –
    • Anthony de Mello, indiar apaiz jesuita eta psikoterapeuta (j. 1931).
    • François Perroux, frantziar ekonomialaria eta idazlea (j. 1903).
    • Andrés Segovia, Salobreñako I. markesa, espainiar gitarrista (j. 1893).
  • 1988 –
    • Jesús Fernández Santos, espainiar eleberrigile, zinema-zuzendari eta gidoigilea (j. 1926).
    • Raj Kapoor, indiar antzezle eta zinema zuzendaria (j. 1924).
  • 1990 – Rex Harrison, ingeles zinema eta antzerki aktorea (j. 1908).
  • 1993 – Tahar Djaout, aljeriar idazlea, Islamiar Talde Armatuak eraila (j. 1954).
  • 1996 – Pilar Lorengar, espainiar opera-abeslaria (j. 1928).
  • 1999 – Virginia Choquintel, azken selknama (j. 1942).
  • 2004 – Nikolái Giaúrov, bulgariar opera-abeslaria, baxua (j. 1929).
  • 2007 – Huang Ju, txinatar politikaria eta Shanghaiko alkatea (j. 1938).
  • 2008 –
    • Bo Diddley, estatubatuar musikari, abeslari eta gitarrista, Rock and rollaren sortzaileetako bat (j. 1928).
    • Mel Ferrer, estatubatuar aktorea (j. 1917).
    • Ken Naganuma, japoniar futbolaria (j. 1930).
  • 2010 – Antonio Alva Rosa Coutinho, portugaldar militarra eta politikaria (j. 1926).
  • 2012 – Genichi Taguchi, japoniar ingeniari eta estatistikaria, kalitatearen kudeaketan egindako ekarpenengatik ezaguna (j. 1924).
  • 2014 – Ivan Brzić, serbiar futbol jokalari eta entrenatzailea, Osasuna taldea lehenbiziko aldiz UEFArako sailkatzea lortu zuena (j. 1941).
  • 2015 – Irwin Rose, estatubatuar biokimikaria, 2004ko Kimikako Nobel Saria (j. 1926).
  • 2016 – Corry Brokken, herbeheretar abeslaria eta telebista eta irrati esataria (j. 1932).
  • 2017 – Jack O'Neill, estatubatuar enpresaburua, neoprenoko bainujantziaren asmatzailea (j. 1923).
  • 2018 –
    • Paul D. Boyer, estatubatuar biokimikari eta kimika irakaslea, 1997ko Kimikako Nobel Saria (j. 1918).
    • Malcolm Morley, britainiar artista (j. 1931).
  • 2020 – Carlo Ubbiali, italiar motoziklismoko pilotua (j. 1929).
  • 2023 – Kaija Saariaho, finlandiar musikagilea (j. 1952).
  • 2024 –
    • Carl Cain, estatubatuar saskibaloi jokalaria (j. 1934).
    • Janis Paige, estatubatuar abeslari eta aktorea (j. 1922).

Jaiak eta urteurrenak

  • Sehaska egutegiko izendegia: Gogor eta Laiene.


Kanpo estekak


Ekainaren 1 | Urteko egutegi | Ekainaren 3

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Ekainaren 2 by Wikipedia (Historical)